Sendotu

Nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagaigintza eta landa-garapenaren sektoreetan hasierako inbertsioetarako edo jarraipen-inbertsioetarako babes finantzarioa emateko programa.

LEHEN SEKTOREA, INBERTSIOA, ZIRKULATZAILEA, ETE

Helburua

Inbertsio-proiektuak sustatzea nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagaigintza eta landa-garapenaren sektoreetan, eta, horretarako, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak bermeak ematea IVFren eta finantza-erakunde partaideen finantzaketari.

Onuradunak

Finantzaketa hau eskatu ahalko dute enpresa pribatuek, pertsona fisiko edo juridiko izanik ere, baldin eta kotizatu gabeko enpresa txiki edo ertainak badira, eta nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagaigintza edo landa-garapenaren sektoreetan ari badira.

Baldintza nagusiak

  • Inbertsio osoaren gutxienez % 20 finantzaketa pribatu bidez estaltzea, lerro honetako finantzaketak kanpo.
  • Inbertsioa Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan egitea.
  • Foru-ogasunekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean izatea.
  • Onuradun izango den pertsona fisiko edo juridiko pribatua ez izatea “krisian dagoen enpresa”.
  • Edozein itzulketa-prozeduraren ordainketa-betebeharrak beteta izatea.
  • Ez izatea inolako zigor penalik ez administrazio-zigorrik, diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten duenik.
  • Ez izatea konkurtso-deklaraziorik edo halako eskaririk, eta ez izatea kaudimengabea ezein prozeduratan.
  • Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean ez izatea.
  • Ez egotea taldeko kaudimengabezia-prozedura batean, edo ez betetzea taldeko kaudimengabezia-prozedura batean egoteko baldintzak, bere hartzekodunek eskatuta.

Kostu finantzakorrak

Inbertsioak edo kapital zirkulatzailearen beharrak finantzatzea.

Finantzaketa ezingo da pasiboaren berregituretarako edo birfinantzaketetarako erabili.

Maileguaren baldintzak

  • Tresna: mailegua, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren bermearekin.
  • Lerroaren muga: 10.981.250 euro.
  • Zenbatekoa: gehienez 15.000.000 euro; inbertsio-proiektuaren % 80 finantzatuko da gehienez.
  • Epea / ezaldia: gehienez ere 10 urte, kapitalaren amortizazioan 2 urterainoko ezaldia ezarrita.
  • Interes-mota: urtebeterako euriborra, gehi % 2ko gehieneko diferentziala, 5 urtetik gorako epeetarako, eta % 1,75ekoa epe berdin edo baxuagoetarako. Kasu bakoitzean aplikatu beharreko gutxieneko tasa % 2koa eta % 1,75ekoa izango da. Interesen likidazioa hiru hilean behin egingo da.
  • Amortizazioa: sei hilean behin, lineala.
  • Komisioak: salbuetsita.
  • Bermeak: programaren berezko bermeaz gain, beste batzuk ere eskatu ahalko dira, inbertsio-proiektuaren bideragarritasuna, eskatzailearen kaudimena eta finantzaketaren ezaugarriak kontuan hartuta.
  • Aurkezteko epea: 2018ko abenduaren 31, luzatzeko aukera eta guzti.

Parte hartzen duten finantza-erakundeak

IVF, Kutxabank, Laboral Kutxa, Banco de Sabadell, Banco Santander, Caja Rural de Navarra, Caixabank

Informazio osagarria

Bezeroarentzako arreta

FINANTZEN EUSKAL INSTITUTUA

k/ Donostia-San Sebastián, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Euskadi, auzolana