Autonomoak
Euskal Autonomia Erkidegoko enpresaburu indibidual edo autonomoentzako finantzaketa-lerroa, ELKARGIk bermatuta
ZIRKULATZAILEA, AUTONOMOAK
Helburua
Euskal Autonomia Erkidegoko pertsona indibidualek edo autonomoek dituzten likidezia-beharrei erantzuteko finantzaketa.
Onuradunak
EAEn jarduera ekonomikoan diharduten enpresaburu indibidualak edo autonomoak.
Baldintza nagusiak
- Jarduera ekonomikoko 2 urte natural izatea.
- Egoitza fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
- Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
- Egunean egotea dirulaguntzak itzultzeko edo zehatzeko prozeduretako kopuruak ordaintzeko betebeharrari dagokionez, laguntzen edo dirulaguntzen esparruan.
- Ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zigor- edo administrazio-arloko epai irmorik, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne.
- Konkurtso-deklaraziorik eskatu ez izana, prozeduraren batean kaudimengabetzat deklaratuta ez egotea, konkurtsoan deklaratuta ez egotea.
- Sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik zigor administratiboa edo penala ez jasotzea.
Kostu finantzakorrak
Eskatzaileak eskatutako beharrizanak finantzatu ahal izango dira, honako jarduera hauetakoren batekin zerikusia dutenak izan ezik:
- Higiezinen jarduerak.
- Arma, munizio edo lehergaiekin lotutako jarduerak, bai eta erabilera militarrerako ekipamendu eta azpiegiturekin edo pertsonen eskubide indibidualak edo askatasuna mugatzen dutenekin edo giza eskubideak urratzen dituztenekin lotutakoak ere.
- Arintzen ez diren ingurumen-inpaktuak sortzen dituzten jarduerak.
- Arrazoi etiko edo moralengatik eztabaidagarriak diren jarduerak.
- Estatuko legeriak debekatutako jarduerak.
Eskatzaileak eskatutako beharrizanak finantzatu ahal izango dira, honako jarduera hauetakoren batekin zerikusia dutenak izan ezik:
- Higiezinen jarduerak.
- Arma, munizio edo lehergaiekin lotutako jarduerak, bai eta erabilera militarrerako ekipamendu eta azpiegiturekin edo pertsonen eskubide indibidualak edo askatasuna mugatzen dutenekin edo giza eskubideak urratzen dituztenekin lotutakoak ere.
- Arintzen ez diren ingurumen-inpaktuak sortzen dituzten jarduerak.
- Arrazoi etiko edo moralengatik eztabaidagarriak diren jarduerak.
- Estatuko legeriak debekatutako jarduerak.
Edo urteko diru-sarreren % 10 baino gehiago honako jarduera bidez sortzen dutenak:
- Ausazko jokoen eta horien materialaren erabilera eraztera zuzendurikoak
- Tabakoarekin lotutakoak.
Finantzaketa baldintzak
Programak hamar miloi (10.000.000) euroko muga du.
- Maileguaren zenbatekoa: Mailegu bakoitzeko gutxienez 5.000 euro eta gehieneko 20.000 euro izango da.
- Epea: 5 urtera.
- Gabealdirik gabe.
- Interes-mota: Urteko Euribor gehi % 1,00.
- Kuotak: hilabeteko epemugak.
- Komisioak: Sinatutako zenbatekoaren % 0,5.
Finantzaketan ELKARGI EBSaren bermea jasoko da. Elkargiri dagokio aurkeztutako eskabideen azterketa eta ebaluzioa, bermea eman baino lehen. Honela, jasotzen dituen berme-eskaerak onartzeko modukoak diren ala ez erabakitzeko autonomia osoa izango du, eta beharrezkotzat jotzen dituen kontrabermeak eskatzeko ere. Horretarako, bere jardueran erabiltzen ohi dituen azterketa eta erabaki-irizpideak aplikatuko ditu. Abalaren baldintzak honako hauek izango dira:
- Formalizazio-komisioa: formalizatutako zenbatekoaren % 0,50, aldi bakarrean ordainduko dena.
- Abalaren komisioa: urteko % 1,50 eta formalizatzen den unean likidatuko da.
- EBSaren partaidetza sozialen harpidetza eta ordainketa, abalatutako eragiketaren zenbatekoaren % 2ko balioarekin, kitatzeko unean itzul daitezke partaidetza horiek
Linea indarrean egongo da maileguen zenbateko osoa agortu arte, edo 2022ko abenduaren 31ra arte.
Informazio osagarria
Interesa duten enpresek Elkargi SGR sozietateari bidali beharko dizkiote eskabideak, eta horrekin batera arrazoiaren deskribapena, eskatutako dokumentazioa eta egungo egoera bereziaren ondoriozko premien zenbatekoa ere bidali beharko dute, bidez.
- Arabako egoitza: 945 23 12 12
- Bizkaiko egoitza: 944 238 228
- Gipuzkoako egoitza: 943 30 91 77
Europako Inbertsio Bankuak (EIB) linea hau finantzatzen laguntzen du, EIBk IVF-ri ETE eta MIDCAPetarako emandako maileguaren bidez.
EIB Europar Batasuneko finantza-erakundea da, 1958an Erromako Itunak sortua, eta haren bazkideak EBko estatu kideak dira. Estatu kideen integrazio ekonomikoa eta gizarte-kohesioa bultzatuko duten inbertsioak finantzatzea du xede.
EIBtik datorren finantzaketak kreditu-iturri alternatiboen aldean baldintza hobeagoak ditu. Horrek aukera ematen dio IVF-ri onura bat emateko kostuari eta epeari dagokienez EIBk inbertsioaren xedeari, ekoizpen-sektore motari, enpresaren tamainari, proiektuaren kostuari eta finantzaketa-epeari buruz ezartzen dituen hautagarritasun-irizpideak betetzen dituzten proiektuen finantzaketari.