Osasun larrialdia (COVID-19)

Enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren 2020ko programa garatzen duena, Covid-19ren eragin ekonomikoari aurre egiteko.

ZIRKULATZAILEA, ETE, OSASUN LARRIALDIA, COVID-19

Helburua

Lerro honen helburua da banku-finantzaketa lortzeko aukera ematea, enpresa txiki eta ertainak, banakako enpresaburuek eta profesional autonomoek dituzten 6 hilabeteko likidezia-beharrei eta egitura-gastuen finantzaketa-beharrei erantzuteko

 

Onuradunak

Finantzaketa hau eskatu ahalko dute enpresa pribatuek, pertsona fisiko edo juridiko izanik ere, enpresa txiki edo ertainak badira.

Baldintza nagusiak

  • Helbide soziala, erabakitzeko gunea eta/edo gutxienez jarduera gune bat Autonomia Erkidegoan kokatuta izan beharko du.
  • Enpresa eta pertsona onuradunek Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legearen 39. artikuluko 2. eta 4. paragrafoetan xedatutako baldintzak eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan ezarritakoak betetzea.
  • Foru-ogasunekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean izatea.
  • Ez egotea taldeko kaudimengabezia-prozedura batean, edo ez betetzea taldeko kaudimengabezia-prozedura batean egoteko baldintzak, bere hartzekodunek eskatuta.
  • Sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik zigor administratiboa edo penala ez jasotzea.

Kostu finantzakorrak

Finantza-eragiketek, finantzatzeko modukoak izateko, xede hau izan behar dute: 6 hilabeteko likidezia-beharrak estaltzea eta egitura-gastuak finantzatzea. Finantzaketak enpresa eskatzailearen finantza-galdagarriaren gehikuntza garbia ekarri beharko du, eta, beraz, finantzaketa ezin izango da erabili epe laburreko zirkulatzaile-lerroak ezeztatzeko; salbuespen izango dira 2020ko martxoaren 1etik aurrera Covid-19ren krisia dela-eta ezarritako eragiketak. Era berean, eskatzaileak egungo egoera berezia dela-eta eskura ditzakeen likidezia-erraztasun edo kostu iragankor edo aldi baterako guztiak kendu beharko dira, hala nola kasuan kasuko foru-ogasunei dagozkien ordainketak atzeratzea, lan-kostuak murriztea aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak onartu direlako, edo beste kenkari aplikagarri batzuk.

Maileguaren baldintzak

  • Tresna: mailegua, EBSaren bermearekin.
  • Zenbatekoa:
    • Autonomien kasuan: gutxienez 5.000 euro eta gehienez 50.000 euro.
    • Gainerako kasuetan: gutxienez 5.000 euro eta gehienez 1.000.000 euro.
  • Epea: 5 urte arte.
  • Ezaldia: gehienez 12 hilabete.
  • Interes-mota: Urteko Euribor gehi % 0,50. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak finantzatuko du interes hori, onuradunarentzako kostua % 0ren baliokidea izan dadin.
  • Kuotak: hiruhilekokoak.
  • Bermeak: ELKARGI EBSaren bermea. Elkargiri dagokio aurkeztutako eskabideen azterketa eta ebaluzioa, bermea eman baino lehen. Honela, jasotzen dituen berme-eskaerak onartzeko modukoak diren ala ez erabakitzeko autonomia osoa izango du, eta beharrezkotzat jotzen dituen kontrabermeak eskatzeko ere. Horretarako, bere jardueran erabiltzen ohi dituen azterketa eta erabaki-irizpideak aplikatuko 
  • Komisioak: komisio gehigarririk gabe, ESB-aren berezko baldintzaz harantzago. Horien artean daude:
    • Formalizazio-komisioa: formalizatutako zenbatekoaren % 0,25, aldi bakarrean ordainduko dena.
    • Abalaren komisioa: urteko % 0,75 eta formalizatzen den unean likidatuko da 100.000 euroko zenbatekoa duten eragiketen kasuan. % 50ean finantzatuko du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak.
    • EBSaren partaidetza sozialen harpidetza eta ordainketa, abalatutako eragiketaren zenbatekoaren % 2ko balioarekin, kitatzeko unean itzul daitezke partaidetza horiek.

Finantzaketaren ezaugarriak enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren 2020ko programa garatzen duena, Covid-19ren eragin ekonomikoari aurre egiteko martxoaren 31koa 50/2020 Dekretuan araututa daude (2020ko apirilaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria). 

Enpresa onuradunek Elkargi SGR sozietateari bidali beharko dizkiote eskabideak, eta horrekin batera arrazoiaren deskribapena, eskatutako dokumentazioa eta egungo egoera bereziaren ondoriozko premien zenbatekoa ere bidali beharko dute. https://www.elkargionline.com

  • Arabako egoitza: 945 23 12 12
  • Bizkaiko egoitza: 944 238 228
  • Gipuzkoako egoitza: 943 30 91 77

Hemen eskaerak Elkargionline bidez aurkezteko bideotutoriala.

Interesdunek honako atari honetan eskuratu ahal izango dituzte informazioa eta eskabide-inprimakiak: www.euskadi.eus

Bezeroarentzako arreta

FINANTZEN EUSKAL INSTITUTUA

k/ Donostia-San Sebastián, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Euskadi, auzolana