Brexit
Epe labur-ertaineko finantzaketa-lerroa ELKARGIk bermatuta, Brexit-aren eragina jasan dezaketen enpresentzako
ZIRKULATZAILEA, ETE, BREXIT, ESPORTAZIO, INPORTAZIOA
Helburua
Epe labur-ertaineko finantzaketa erraztea Erresuma Batuarekin merkataritza harremanak dituzten, euren bezeroen eta hornitzaileen artean Erresuma Batuarekin merkataritza harremanak dituzten edota euren jarduera edo bertatik sortutako transakzio ekonomikoek Brexit prozesuaren eragina jasan dezaketen enpresa txiki eta ertainei
Onuradunak
Finantzaketa hau eskatu ahalko dute enpresa pribatuek, pertsona fisiko edo juridiko izanik ere, enpresa txiki edo ertainak badira.
Baldintza nagusiak
- Erresuma Batuko enpresekin merkataritza jarduera izan beharko dute, euren bezeroen artean Erresuma Batuarekin merkataritza harremanak dituzten enpresak eduki beharko dituzte, edo euren jarduera edo bertatik sortutako transakzio ekonomikoek Brexit prozesuaren eragina jasan dezaketen enpresak izan beharko dira.
- Helbide soziala, erabakitzeko gunea eta/edo gutxienez jarduera gune bat Autonomia Erkidegoan kokatuta izan beharko du.
- Foru-ogasunekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean izatea.
- Edozein itzulketa-prozeduraren ordainketa-betebeharrak beteta izatea
- Ez izatea inolako zigor penalik ez administrazio-zigorrik, diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten duenik
- Ez izatea konkurtso-deklaraziorik edo halako eskaririk, eta ez izatea kaudimengabea ezein prozeduratan.
- Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean ez izatea.
- Ez egotea taldeko kaudimengabezia-prozedura batean, edo ez betetzea taldeko kaudimengabezia-prozedura batean egoteko baldintzak, bere hartzekodunek eskatuta.
Kostu finantzakorrak
Finantzatu beharreko kontzeptuak arantzelen tasak, jardueraren aldi baterako beherapena, kobrantzen atzeratzeak, stock-a ziurtatzeko merkantzia gehiago erosi beharra, heltze prozesu luzeagoak… dira. Hau da, ekonomia-merkataritza testuinguru berriaren ondorioz duten maniobra funtsaren finantzaketa.
Maileguaren baldintzak
- Tresna: mailegua, EBSaren bermearekin.
- Lerroaren muga: 25.000.000 euro.
- Zenbatekoa: gutxienez 50.000 euro eta gehienez 500.000 euro.
- Epea / ezaldia: gehienez ere 3 urte, kapitalaren amortizazioan erdi urterainoko gabezialdiarekin.
- Interes-mota: % 1,20 finkoa.
- Kuotak: hiruhilekokoak, hiruhileko natural bakoitzaren amaieran.
- Bermeak: ELKARGI EBSaren bermea.
- Komisioak: % 0,50 irekiera-komisioa IVF-rentzat, ELKARGI-ren berezko baldintzez harago. Horien artean daude:
- Formalizazio-komisioa: formalizatutako zenbatekoaren % 0,50.
- Abalaren komisioa: urteko % 1 arte eragiketa bakoitzaren zenbatekoaren gainean, formalizazioaren unean kitatuta 100.000 euroko maileguen kasuan (besteak, urtero)
- EBSaren partaidetza sozialen harpidetza eta ordainketa, abalatutako eragiketaren zenbatekoaren % 4ko balioarekin.
Enpresa onuradunek, eskaerarekin eta ohiko gainerako dokumentaziorekin batera, arrazoien deskribapena eta Brexit-ek eragindako behar kopurua aurkeztu beharko dituzte, ELKARGI SGR-ren bulegoetan.
Europako Inbertsio Bankuak (EIB) linea hau finantzatzen laguntzen du, EIBk IVF-ri ETE eta MIDCAPetarako emandako maileguaren bidez.
EIB Europar Batasuneko finantza-erakundea da, 1958an Erromako Itunak sortua, eta haren bazkideak EBko estatu kideak dira. Estatu kideen integrazio ekonomikoa eta gizarte-kohesioa bultzatuko duten inbertsioak finantzatzea du xede.
EIBtik datorren finantzaketak kreditu-iturri alternatiboen aldean baldintza hobeagoak ditu. Horrek aukera ematen dio IVF-ri onura bat emateko kostuari eta epeari dagokienez EIBk inbertsioaren xedeari, ekoizpen-sektore motari, enpresaren tamainari, proiektuaren kostuari eta finantzaketa-epeari buruz ezartzen dituen hautagarritasun-irizpideak betetzen dituzten proiektuen finantzaketari.