Ukraina

Ukrainako gatazka belikoaren ondorioak arintzeko finantza-laguntzaren programa.

ZIRKULATZAILEA, ETE, UKRANIA, PENTSU-EKOIZLEAK

Helburua

Gatazka armatuaren eraginagatik Ukrainako, Errusiako edo Bielorrusiako enpresekin transakzio ekonomikoak eten zaien enpresa txiki eta ertainen zirkulatzailearen finantzaketa erraztea. Halaber, gatazkak eragin dituzten aziendarako pentsu-ekoizleen likidezia-beharrei erantzutea.

Onuradunak

Finantzaketa honen onuradun izan ahalko dira pertsona fisiko edo juridiko pribatuak, ETEren kategoria badute eta helbide soziala, erabaki-zentroa eta/edo, gutxienez, jarduera-zentro bat Euskal Autonomia Erkidegoan dutenak.

Baldintza nagusiak

  • Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
  • Eskabidean jakinaraztea ea sartuta dauden ala ez Euskal Autonomia Erkidegoko Administra­zioak edota haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasiera eman zaion itzultze- edo zehapen-prozeduraren batean, eta hala bada, proze­durak zein den edo diren adieraztea.
  • Egunean egotea dirulaguntzak itzultzeko edo zehatzeko prozeduretako kopuruak ordaintzeko betebeharrari dagokionez, laguntzen edo dirulaguntzen esparruan.
  • Ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zigor- edo adminis­trazio-arloko epai irmorik, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne.
  • Konkurtso-deklaraziorik eskatu ez izana, prozeduraren batean kaudimengabetzat dekla­ratuta ez egotea, konkurtsoan deklaratuta ez egotea.
  • “Krisian dagoen enpresa” ez izatea
  • Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.
  • ETE izatea
  • Egoitza soziala, erabakigunea eta/edo gutxienez jarduera-zentro bat Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
  • Pentsua-ekoizleak Animalien Elikatze Operadoreen Erregistroa inskribatuta egotea. 
  • Eskatzaileek jakinarazi behar dute diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste dirula­guntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez.

Kostu finantzakorrak

Gatazka armatuaren ondorioz edo nazioarteko komunitateak ezarritako zigorren ondorioz jarduera arrunta eteteak eragindako zirkulatzaile-beharrak mailegu baten bidez finantzatu ahal izango dira. Zehazki, lerroaren xedea da:

  • Inportatzaile errusiarrek, bielorrusiarrek edo ukrainarrek 2022ko otsailaren 1etik ordaindu gabeko fakturak.
  • 2022ko otsailaren 24a baino lehen hornitzaile errusiar, bielorrusiar edo ukrainarrei egindako eskaeren aurrerakinak, itundutako datan jaso ez badira.
  • Errusiari, Bielorrusiari edo Ukrainari azken kontabilitate-ekitaldiko salmentak finantzatzea

Pentsu-ekoizleen kasuan, finantzaketa kreditu-lerro baten bidez izango da. Finantzatu ahal izango dira EAEko abeltzaintzako ustiategiei egindako fakturak aurreratzeko eragiketak, baldin eta hirurogei (60) egunetik gorako epemuga badute.

Neurriak hamar milioi (10.000.000) euroko erreferentzia-muga izango du.

Finantzaketa baldintzak

Mailegu bidezko finantzaketak baldintza hauek izango ditu:

  • Maileguaren zenbatekoa: Mailegu bakoitzeko gutxienez 50.000 euro eta gehieneko 1.500.000 euro izango da.
  • Epea: 3 urtera.
  • Gabealdia: 12 hilabete arte.
  • Interes-mota: Urteko Euribor gehi % 1,25.
  • Kuotak: Hiruhileko epemugak.
  • Komisioak: komisio osagarririk gabe,

Bestalde, kreditu-lerro gisako finantzaketak honako baldintza hauek izango ditu:

  • Lerroaren zenbatekoa: gutxienez 25.000 euro eta gehieneko 1.500.000 euro izango da.
  • Kreditu-lerroaren indarraldia: urtebete.
  • Interes-mota: 3 hilabeteko Euribor + % 1,25
  • Emaikadaren gehienezko epea: 120 egun.
  • Amortizazioa eta interesak: emaikadaren epemugan.
  • Komisioak: komisio gehigarririk gabe.

Bi finantzaketa motetan ELKARGI EBSaren bermea jasoko da. Elkargiri dagokio aurkeztutako eskabideen azterketa eta ebaluzioa, bermea eman baino lehen. Honela, jasotzen dituen berme-eskaerak onartzeko modukoak diren ala ez erabakitzeko autonomia osoa izango du, eta beharrezkotzat jotzen dituen kontrabermeak eskatzeko ere. Horretarako, bere jardueran erabiltzen ohi dituen azterketa eta erabaki-irizpideak aplikatuko ditu. Abalaren baldintzak honako hauek izango dira:

  • Formalizazio-komisioa: formalizatutako zenbatekoaren % 0,50, aldi bakarrean ordainduko dena.
  • Abalaren komisioa: urteko % 1,00 eta formalizatzen den unean likidatuko da 100.000 euroko zenbatekoa duten eragiketen kasuan.
  • EBSaren partaidetza sozialen harpidetza eta ordainketa, abalatutako eragiketaren zenbatekoaren % 4ko balioarekin, kitatzeko unean itzul daitezke partaidetza horiek

Linea indarrean egongo da maileguen zenbateko osoa agortu arte, edo 2022ko abenduaren 31ra arte.

Informazio osagarria

Interesa duten enpresek Elkargi SGR sozietateari bidali beharko dizkiote eskabideak, eta horrekin batera arrazoiaren deskribapena, eskatutako dokumentazioa eta egungo egoera bereziaren ondoriozko premien zenbatekoa ere bidali beharko dute, bidez.

  • Arabako egoitza: 945 23 12 12
  • Bizkaiko egoitza: 944 238 228
  • Gipuzkoako egoitza: 943 30 91 77

Europako Inbertsio Bankuak (EIB) linea hau finantzatzen laguntzen du, EIBk IVF-ri ETE eta MIDCAPetarako emandako maileguaren bidez.

EIB Europar Batasuneko finantza-erakundea da, 1958an Erromako Itunak sortua, eta haren bazkideak EBko estatu kideak dira. Estatu kideen integrazio ekonomikoa eta gizarte-kohesioa bultzatuko duten inbertsioak finantzatzea du xede.

EIBtik datorren finantzaketak kreditu-iturri alternatiboen aldean baldintza hobeagoak ditu. Horrek aukera ematen dio IVF-ri onura bat emateko kostuari eta epeari dagokienez EIBk inbertsioaren xedeari, ekoizpen-sektore motari, enpresaren tamainari, proiektuaren kostuari eta finantzaketa-epeari buruz ezartzen dituen hautagarritasun-irizpideak betetzen dituzten proiektuen finantzaketari.