Esportazioa
Enpresa txiki eta ertainen esportaziorako finantziazio-lerroa.
ETE, ESPORTAZIOA, FAKTURAK
Helburua
Enpresa txiki eta ertainei likidezia erraztea, beren esportazio-jardueraren ziozko kobrantza- eta faktura-eskubideak elkar bermatzeko sozietatearen abalarekin finantzatuta.
Onuradunak
Enpresa pribatuek eskatu ahalko dute finantzaketa hori, pertsona fisiko nahiz juridiko izanik ere, enpresa txiki edo ertainak badira.
Baldintza nagusiak
- Euskal Autonomia Erkidegoan helbideratutako enpresek edo/eta bertan kokatutako ekoizpen-zentroak dituzten enpresek egitea proiektuak.
- Foru-ogasunekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean izatea.
- Onuradun izango den pertsona fisiko edo juridiko pribatua ez izatea “krisian dagoen enpresa”.
- Armagintza, ausazko joko, tabako, higiezinen sustapen edo finantza-sustapenaren sektoreetakoa ez izatea, edo ez garatzea animalia biziak esperimentuak egiteko edo xede zientifikoetarako erabiltzen dituen jarduerarik, edo ingurumenean kalteak eragiten dituen jarduerarik, baldin eta eragin horiek oso neurri apalean soilik arindu edo konpentsatu badaitezke.
- Edozein itzulketa-prozeduraren ordainketa-betebeharrak beteta izatea.
- Ez izatea inolako zigor penalik ez administrazio-zigorrik, diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten duenik.
- Ez izatea konkurtso-deklaraziorik edo halako eskaririk, eta ez izatea kaudimengabea ezein prozeduratan.
- Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean ez izatea.
- Ez egotea taldeko kaudimengabezia-prozedura batean, edo ez betetzea taldeko kaudimengabezia-prozedura batean egoteko baldintzak, bere hartzekodunek eskatuta.
Kostu finantzakorrak
Esportatzaileak igorritako fakturak; factoring kontratuak, errekurtso eta guzti, esportatzaileen fakturen gainean; forfaiting kontratuak; edo esportazioko dokumentu-kredituen kontratuak, enpresen esportazio-jarduera eragiten dutenak.
Maileguaren baldintzak
- Tresna: esportaziorako kreditu-poliza.
- Zenbatekoa: gehienez milioi bat.
- Epea: lerroko 2 eta 3 urte artean, eta urtebetekoa emakida bakoitzean.
- Interes-mota: 3 hilabeterako euriborra + % 1 (gutxienez % 1,00)
- Bermeak: elkar bermatzeko sozietatearen abala.
- Komisioak: komisio osagarririk gabe, elkar bermatzeko sozietatearen berezko baldintzez harago. Horien artean daude:
- Formalizazio-komisioa: formalizatutako zenbatekoaren % 0,20.
- Abalaren komisioa: eragiketa bakoitzaren zenbatekoaren gainean urtean % 0,75.
Europako Inbertsio Bankuak (EIB) linea hau finantzatzen laguntzen du, EIBk IVF-ri ETE eta MIDCAPetarako emandako maileguaren bidez.
EIB Europar Batasuneko finantza-erakundea da, 1958an Erromako Itunak sortua, eta haren bazkideak EBko estatu kideak dira. Estatu kideen integrazio ekonomikoa eta gizarte-kohesioa bultzatuko duten inbertsioak finantzatzea du xede.
EIBtik datorren finantzaketak kreditu-iturri alternatiboen aldean baldintza hobeagoak ditu. Horrek aukera ematen dio IVF-ri onura bat emateko kostuari eta epeari dagokienez EIBk inbertsioaren xedeari, ekoizpen-sektore motari, enpresaren tamainari, proiektuaren kostuari eta finantzaketa-epeari buruz ezartzen dituen hautagarritasun-irizpideak betetzen dituzten proiektuen finantzaketari.