Finkatuz

EAEko enpresa traktoreen epe luzeko kapitalean parte hartzeko funts estrategikoa, Euskadiko enpresa-sarea errotzeko eta sendotzeko.

ERROTZE, INBERTSIO, KAPITALA, ENPRESA TRAKTOREA

Helburua

Epe luzerako, Euskadiko enpresa estrategikoetan inbertitzea, haien jarraipena eta hazkundea bermatzeko, eta lurraldeko ekonomiari egiten dioten trakzio-ekarpen nabarmenari, egungokoa edo potentziala, eusteko

Finkatuz Funtsa Euskadiko enpresetan epe luzerako partaidetza finantzarioak eskuratu eta kudeatzeko tresna bat da, enpresen errotzea bermatzeko eta euskal ehun produktibo osoaren gainean trakzio-izaera izan dezaten.

Tresna hori sozietate publiko gisa sortu zen, "FINKATZE KAPITALA FINKATUZ, SA" izenarekin, eta 300 milioi euroko kapital soziala du gaur egun.

Sozietatearen estatutuek eraentzen dute sozietatea, eta estatutu horietan arautzen dira, besteak beste, Finkatuz sozietatearen sarrera sozietateen kapital sozialean baloratzeko prozesua arautzen duten terminoak eta baldintzak, bai eta sozietate partaidetuetan jarduteko jarraibideak ere.

Inbertsio-irizpideak

  • Tamaina: 50 milioi eurotik gorako fakturazio-bolumena eta gutxienez 30 langile dituzten enpresak.
  • Eragina: Euskal Autonomia Erkidegoan lotura zuzena dutenak (egoitza, egoitza sozial edo fiskala edo ekoizpen-zentroa dutenak) edo, izaera estrategikoa dutelako, euskal ehun ekonomikoan zeharkako eragin positiboa dutenak. Horretarako, Finkatuz Euskadi Eraldatuz 2030en helburuekin bat datozen enpresa inbertitzeari lehenetsiko du.
  • Errotzea: enpresak egoitza fiskala edo produkzio-zentroetako bat Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko du, edo ekarri nahi izango du.
  • Partaidetza: min % 3, eta inola ere ez, partaidetzaren ehunekoa kapitalaren % 49 baino handiagoa izango da.
  • Jasangarritasuna: ingurumen-, gizarte- eta gobernantza-arriskuak kontuan hartuko dira inbertsio-erabakiak hartzean, eta ESG helburuak erregulartasunez lortzen direla gainbegiratuko da, jasangarritasuna arloan parte hartzen duten enpresen etengabeko hobekuntza ziurtatzeko.
  • Trakzioa: Lehentasuna emango zaio ikuspegi estrategikoa eta gizartearen helburuekin bat datorren konpromisoa partekatzen duten bazkideekin batera inbertitzeari, kapital pribatuaren mobilizazioa maximizatzeko eta inbertitutako baliabide publikoen inpaktua biderkatzeko.

Finkatuz sozietatearen estatutuek ezartzen dituzte, besteak beste, Finkatuz sozietatearen kapital sozialean sartzeko balorazio-prozesua arautzen duten terminoak eta baldintzak, eta partaidetzako sozietateetan jarduteko jarraibideak ere. Enpresan sartzeko balorazio-prozedura errazteko, honek hurrengo dokumentazio emango dio:

  • Aditu independente batek egindako txosten ekonomiko-finantzarioa eta enpresaren merkatu-balorazioa
  • Plan Estrategikoa
  • Merkataritza, lan, zerga eta finantza arloko legezko arriskuen azterketari buruzko txostena ("Vendor Due Diligence").

Eskatutako txostenak egiteari lotutako kostuak enpresak ordainduko ditu. Hala ere, inbertsio-eragiketa gauzatzen ez bada, kostu horiek konpentsatu ahal izango dira, betiere baldintza jakin batzuk betetzen badira (eragiketa ez gauzatzea Finkatuz erabakiz, gastuak eragiten dituzten txostenek adierazitako baldintzak betetzea eta gastuak behar bezala justifikatuta eta egiaztatuta egotea).

Abenduaren 27koa, 13/2019 Legea (Euskal Autonomia Erkidegoko 2020. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituenaren) hamabigarren xedapen gehigarrian aurreikusitako betebeharrak betez, Finkatuz funtsaren kudeaketari buruzko urteko memoria aurki daiteke hemen.