Nor gara
Eusko Jaurlaritzak bere baitan definitutako gizarte- eta ekonomia-garapenerako politikei finantza-babesa emateko martxan jarri duen tresna eraginkorra da Finantzen Euskal Institutua. Beraz, Eusko Jaurlaritzaren politika ekonomikoa transmititzeko tresna da.
Bere jarduerei balioa emateko asmoz, EAEko ekoizpen-sektoreei laguntzen die beren finantza-beharrizanak finkatzen, gure inguruko gainerako ekonomia- eta finantza-agenteekin lankidetzan aritzeko gogo betez.
Horretarako, hainbat jarduera-lerro jorratzen ditu EAEko enpresetan inbertsioa, nazioartekotzea, hazkundea, ekintzailetza eta berrikuntza sustatuko duten proiektuetan.
Finantzen Euskal Institutua zuzenbide pribatuko ente publikoa da, Euskal Sektore Publikoari buruzko maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 8. artikuluan aurreikusitakoetakoa, eta finantzen eta finantza-politikaren arloan eskumena duen sailari atxikita dago, gaur egun Ogasun eta Finantza Saila.
FEIk nortasun juridiko propioa eta jarduteko gaitasun osoa ditu bere helburuak betetzeko, eta Finantzen Euskal Institutua arautzen duen abenduaren 21eko 19/2023 Legean, zuzenbide pribatuko erakunde publikoei aplikatu beharreko araudian eta 218/2008 Dekretuaren bidez onartutako statutuetan xedatutakoaren arabera arautzen da.
FEI taldea, gainera, "Finkatze Kapitala Finkatuz, SAU" eta "Indartuz Kapitala, SA" filial instrumentalek osatzen dute. Finkatuz eta Indartuz izenez ezagunagoak, FEIren jabetzako % 100eko merkataritza-sozietatearen forma juridikoa duten sozietate publikoak dira.

FEI-ren legeareen arabera, entearen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateen finantza-politikako eta kreditu publikoko politikako tresna gisa jardutea, Euskal Autonomia Erkidegoko garapen ekonomiko eta soziala modu jasangarrian bultzatuz, euskal sektore ekonomikoetan finantzaketarako eta partaidetza publikorako dituen tresna publikoak kudeatuz
Beraz, FEIk Eusko Jaurlaritzaren jarraibideekin bat datorren finantza-jarduera sustatu eta ezarri behar du, hiru jarduketa garatuz:
- Edukitzea Eusko Jaurlaritzak finantza-arloko funtsetan eta sozietateetan dituen finantza-partaidetzak;
- Kudeatzea Eusko Jaurlaritzaren politika sektorialei lotuta beharrezkoak diren finantza-tresnak, finantzaketa bideratuz sailek identifikatutako behar eta jarduketetara;
- Kontzentratzea kreditu-jarduera eragiketa espezifikoetan, finantza-entitateekin batera inbertitzeko estrategiei jarraikiz.
Administrazio Kontseilua Institutuko gobernu-organo nagusiena da. Bertan, kontseiluburua eta sei kide daude:
Kontseiluburua
- Noël d'Anjou Olaizola (Ekonomia eta Finantzetako sailburua)
Kideak
- Mikel Jauregi Letemendia (Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua)
- José Enrique Corchón Álvarez (Finantza Politikako eta Aurrekontuetako sailburuordea)
- Iñaki Alonso Arce (Ogasuneko sailburuordea)
- Andoitz Korta Zearreta (Industria Sustatzeko sailburuordea)
- Arantza Larrauri Aranguren (Finantza Politikako eta Gizarte Aurreikuspeneko zuzendaria)
- Zigor Urquiaga Urquiza (Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saileko Proiektu Estrategikoetako aholkularia)
Idazkaria (ez da kidea)
- Mónica Lira Gómez (Aholkularitza Juridikoaren Arlo-Arduraduna)
Administrazio Kontseiluak dauka eskumen nagusia Institutuaren jarduera-lerro nagusiak zehazteko, urteko kontuak eta aurrekontuak onartzeko, eman beharreko abal eta kreditu-eragiketen ezaugarriak eta baldintza orokorrak zehazteko, zorpetze-programa ezartzeko, beste erakunde batzuekin hitzarmenak baimentzeko, eta merkataritza-sozietateen kapitaleko partaidetza erabakitzeko.
Finantzen Euskal Institutuko egungo plantillan, Lanpostuen Zerrenda honekin (LZ), hamazazpi pertsonak osatzen dute, honako erantzukizun-arlo hauetan antolatuta:

KARGO PUBLIKODUNEN BURUZKO INFORMAZIOA.
- Kargu eta entitatearen arduradunen urteroko ordainsariak.
- Kargu-uzteagatiko kalte-ordainketak. Erakunde honek ez du kargu-uzteagatiko kalte-ordainketarik egin.
- Enplegatu publiko, goi-kargu edo asimilatuen bateragarritasun ebazpenak. Erakunde honek ez dio bere pertsonalariedo dagokion organoak bere karguei, jardunbide pribatuarekin bateragarritasunik onartu.
- Kargu publikodunen ondasun eta jardueren adierazpenak.

