Muga-zergak

Muga-zergen egoera arintzeko finantza-laguntza emateko programa.

ZIRKULATZAILEA, ETE, MIDCAP, MUGA-ZERGAK

Helburua

Nazioarteko muga-zergek eragindako inpaktu ekonomikoaren ondorioz enpresa eta enpresaburu indibidualen zirkulatzailearen likidezia- eta finantzaketa-beharrei erantzutea.

Onuradunak

Finantzaketa hori enpresa pribatuek eskatu ahal izango dute, baldin eta egoitza soziala, erabakigunea eta/edo, gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako jarduera-zentro bat eta esportazio-jarduera izanik, nazioarteko muga-zergen egoeraren eragina jasan badute. Enpresa pribatutzat hartzen dira enpresaburu indibidualak eta profesional autonomoak, bai eta ETE edo enpresa handi hautagarrien kategoria duten pertsona juridikoak ere, hau da, ETE ez izan arren, 499 langile baino gehiago ez dituztenak eta urteko negozio-bolumena 100 milioi eurotik gorakoa ez dutenak, edo urteko balantze orokorra 86 milioi eurotik gorakoa ez dutenak.

Baldintza nagusiak

  • Enpresa indubiduala, autonomia, ETE edo enpresa handia izatea, 499 langile baino gutxiago eta 100 milioi euro baino gutxiagoko urteko fakturazioa dutenak edo 86 milioi euro baino gutxiagoko aktiboa dutenak.
  • Egoitza soziala, erabakigunea eta/edo gutxienez jarduera-zentro bat Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
  • Enpresa-jarduera JESN hauen artean egotea.
  • Funts propioak, gutxienez, balantze osoaren zifraren % 10 izatea.
  • Azken 3 urteetan galerarik (emaitza negatiboa) es izatea.
  • Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
  • Eskabidean jakinaraztea ea sartuta dauden ala ez Euskal Autonomia Erkidegoko Administra­zioak edota haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasiera eman zaion itzultze- edo zehapen-prozeduraren batean, eta hala bada, proze­durak zein den edo diren adieraztea.
  • Egunean egotea dirulaguntzak itzultzeko edo zehatzeko prozeduretako kopuruak ordaintzeko betebeharrari dagokionez, laguntzen edo dirulaguntzen esparruan.
  • Ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zigor- edo adminis­trazio-arloko epai irmorik, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne.
  • Konkurtso-deklaraziorik eskatu ez izana, prozeduraren batean kaudimengabetzat dekla­ratuta ez egotea, konkurtsoan deklaratuta ez egotea.
  • “Krisian dagoen enpresa” ez izatea.
  • Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.

Kostu finantzakorrak

Mailegu bidez finantzatu ahal izango dira nazioarteko muga-zergen egoera berriaren ondoriozko zirkulatzaile-beharrak

Neurriak 450 milioi (450.000.000) euroko erreferentzia-muga globala du atxikitako finantza-erakunde guztien artean bideratzeko.

Finantzaketa baldintzak

Mailegu bidezko finantzaketak baldintza hauek izango ditu:

  • Maileguaren zenbatekoa: 100.000 € eta 1.500.000 € artean enpresa txiki eta ertainentzat eta enpresa handi hautagarrientzat, eta 30.000 € eta 120.000€ artean banakako enpresaburuentzat eta profesional autonomoentzat.
  • Epea: 5 urtera arte.
  • Gabealdia: 24 hilabete arte.
  • Interes-mota: 6 hilabeterako Euribor gehi % 0,75, urtero.
  • Kuotak: Hiruhileko epemugak.
  • Komisioak: komisio osagarririk gabe,

Finantzaketa ELKARGI EBSaren bermea jasoko da. Elkargiri dagokio aurkeztutako eskabideen azterketa eta ebaluzioa, bermea eman baino lehen. Honela, jasotzen dituen berme-eskaerak onartzeko modukoak diren ala ez erabakitzeko autonomia osoa izango du, eta beharrezkotzat jotzen dituen kontrabermeak eskatzeko ere. Horretarako, bere jardueran erabiltzen ohi dituen azterketa eta erabaki-irizpideak aplikatuko ditu. Abalaren baldintzak honako hauek izango dira:

  • Formalizazio-komisioa: formalizatutako zenbatekoaren % 0,50, aldi bakarrean ordainduko dena.
  • Abalaren komisioa: urteko % 0,75. 100.000 euro edo gutxiagoko eragiketetan, formalizatzen den unean likidatuko da.
  • EBSaren partaidetza sozialen harpidetza eta ordainketa, abalatutako eragiketaren zenbatekoaren % 4ko balioarekin, kitatzeko unean itzul daitezke partaidetza horiek

Europako Inbertsio Bankuak (EIB) linea hau finantzatzen laguntzen du, EIBk IVF-ri ETE eta MIDCAPetarako emandako maileguaren bidez.

EIB Europar Batasuneko finantza-erakundea da, 1958an Erromako Itunak sortua, eta haren bazkideak EBko estatu kideak dira. Estatu kideen integrazio ekonomikoa eta gizarte-kohesioa bultzatuko duten inbertsioak finantzatzea du xede.

EIBtik datorren finantzaketak kreditu-iturri alternatiboen aldean baldintza hobeagoak ditu. Horrek aukera ematen dio IVF-ri onura bat emateko kostuari eta epeari dagokienez EIBk inbertsioaren xedeari, ekoizpen-sektore motari, enpresaren tamainari, proiektuaren kostuari eta finantzaketa-epeari buruz ezartzen dituen hautagarritasun-irizpideak betetzen dituzten proiektuen finantzaketari.

Interesa duten enpresek Elkargi SGR sozietateari bidali beharko dizkiote eskabideak, eta horrekin batera arrazoiaren deskribapena, eskatutako dokumentazioa eta premien zenbatekoa, webgunearen bidez.

Lerroa indarrean egongo da eman beharreko maileguen zenbateko osoa agortu arte, edo 2025eko abenduaren 31ra arte.

Informazio gehiago

IREKIA

OGASUN ETA FINANTZA SAILA

ELKARGI SGR