ETE eta MIDCAP
Enpresa txiki eta ertainen eta kapitalizazio ertaineko enpresen inbertsioen eta kapital zirkulatzailearen finantzaketa.
INBERTSIOA, ZIRKULATZAILEA, ETE, MIDCAP
Helburua
Inbertsio-proiektuak sustatzea edo enpresa txiki eta ertainen kapital zirkulatzailearen beharrizanak estaltzea, gehienez ere 25 miloi eurotan, eta 50 milioi eurotan MIDCAPen kasuan.
Onuradunak
Finantzaketa hau eskatu ahal izango dute enpresa pribatuek, pertsona fisiko edo juridiko izanik ere, baldin eta enpresa txiki edo ertainak edo kapitalizazio ertaineko enpresak badira, eta finantzaketatik edo higiezinetatik kanpoko sektoreetakoak badira.
Baldintza nagusiak
- Euskal Autonomia Erkidegoan helbideratutako enpresek edo/eta bertan kokatutako ekoizpen-zentroak dituzten enpresek egitea proiektuak.
- Foru-ogasunekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean izatea.
- Onuradun izango den pertsona fisiko edo juridiko pribatua ez izatea “krisian dagoen enpresa”.
- Armagintza, ausazko joko, tabako, higiezinen sustapen edo finantza-sustapenaren sektoreetakoa ez izatea, edo ez garatzea animalia biziak esperimentuak egiteko edo xede zientifikoetarako erabiltzen dituen jarduerarik, edo ingurumenean kalteak eragiten dituen jarduerarik, baldin eta eragin horiek oso neurri apalean soilik arindu edo konpentsatu badaitezke.
- Edozein itzulketa-prozeduraren ordainketa-betebeharrak beteta izatea.
- Ez izatea inolako zigor penalik ez administrazio-zigorrik, diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten duenik.
- Ez izatea konkurtso-deklaraziorik edo halako eskaririk, eta ez izatea kaudimengabea ezein prozeduratan.
- Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean ez izatea.
- Ez egotea taldeko kaudimengabezia-prozedura batean, edo ez betetzea taldeko kaudimengabezia-prozedura batean egoteko baldintzak, bere hartzekodunek eskatuta.
Kostu finantzakorrak
Aktibo ukigarri berriak edo lehen aldiz erabiliko direnak (lursailak izan ezik) erostea, berritzea edo zabaltzea bezalako inbertsioak, edo aktibo ukiezinen inbertsioak. Halaber, epe ertaineko eta luzeko kapital zirkulatzailearen beharrak.
Ez dira finantzatuko birfinantzaketak, lursailen erosketak eta finantza-transakzio hutsak.
Maileguaren baldintzak
- Tresna: mailegua.
- Zenbatekoa: 12,5 milioi euro gehienez; proiektu hautagarriaren kostuaren % 100 gehienez, eta 25 milioi eurotik 50 milioi eurora bitarteko MIDCAP proiektuen kasuan, premien % 50 gehienez.
- Epea / ezaldia: 2 eta 10 urte artean, kapital-amortizazioan gehienez 24 hilabeteko ezaldia ezarrita.
- Interes-mota: euriborrari edo tasa finkoari dagokion interes-tasa aldakorra.
- Komisioak: finantzaketaren arabera zehazteke.
- Bermeak: bermeak eskatu ahalko dira, inbertsio-proiektuaren bideragarritasuna, eskatzailearen kaudimena eta finantzaketaren ezaugarriak kontuan hartuta.
Europako Inbertsio Bankuak (EIB) linea hau finantzatzen laguntzen du, EIBk IVF-ri ETE eta MIDCAPetarako emandako maileguaren bidez.
EIB Europar Batasuneko finantza-erakundea da, 1958an Erromako Itunak sortua, eta haren bazkideak EBko estatu kideak dira. Estatu kideen integrazio ekonomikoa eta gizarte-kohesioa bultzatuko duten inbertsioak finantzatzea du xede.
EIBtik datorren finantzaketak kreditu-iturri alternatiboen aldean baldintza hobeagoak ditu. Horrek aukera ematen dio IVF-ri onura bat emateko kostuari eta epeari dagokienez EIBk inbertsioaren xedeari, ekoizpen-sektore motari, enpresaren tamainari, proiektuaren kostuari eta finantzaketa-epeari buruz ezartzen dituen hautagarritasun-irizpideak betetzen dituzten proiektuen finantzaketari.