Hitzartuz

Energia-kostuen gorakada dela eta kaltetuak izan diren enpresei zuzendutako berme lerroa.

BERMEAK, ETEak, MIDCAP, ENERGIA-KONTSUMO HANDIA

Helburua

EAEko energia-kontsumo handiko ETE ertainek  eta kapitalizazio ertaineko enpresek sinatutako epe luzerako energia salerosteko kontratu bat dela eta, gain hartutako ordainketa obligazioei aurre egiteko finantza-bermeak eskaintzea.

Onuradunak

Enpresa pribatuak, pertsona fisikoak zein juridikoak izan, baldin eta enpresa ertain (ETE) edo MidCap kategoria badute, egoitza soziala, erabaki-zentroa edo, gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako jarduera-zentro bat badute eta energia-kontsumo handiko enpresak badira.

Baldintza nagusiak

  • Energia-kontsumo handia erregistratzea, hau da, produktu energetikoen erosketak (gas naturala edo elektrizitatea ez diren produktu energetikoak barne) gutxienez 2021eko ekoizpen-balioaren edo diru-sarreren % 3,0a izatea, edo, bestela, gutxienez ekoizpen-balioaren edo 2022ko lehen seihilekoari dagozkion diru-sarreren % 6,0a izatea.
  • Enpresa kontsumitzaile elektrointesiboa ez izatea, kontsumitzaile elektrointentsiboen estatutua arautzen duen abenduaren 15eko 1106/2020 Errege Dekretuaren definizioaren arabera.
  • ETE ertaina edo MidCap enpresa izatea.
  • Gutxienez bi urteko antzinatasuna egiaztatzea.
  • Egoitza soziala, erabaki-zentroa eta/edo, gutxienez, jarduera-zentro bat Euskal Autonomia Erkidegoan izatea. Azken kasu horretan, finantzaketaren xedeak ekoizpen-zentro horri lotuta egon beharko du.
  • Zerga-egoitza erregelamendu bidez paradisu fiskaltzat kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzea
  • Berreskuratze-agindu baten menpe ez egotea, Europako Batzordeak aurretiaz hartutako erabaki baten bidez laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo izanaren ondorioz.
  • Krisialdian dagoen enpresa ez izatea, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01, 2014ko uztailaren 31koa).
  • Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten dion zigor- edo administrazio-arloko epai irmorik jaso ez izana, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere.
  • Konkurtso-deklaraziorik eskatu ez izana, prozeduraren batean kaudimengabetzat deklaratuta ez egotea edo konkurtsoan deklaratuta ez egotea.
  • Berdintasun-plan bat indarrean izatea, Estatuko araudiaren araberakoa eta, 50 langiletik gorako enpresetan, jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari aurre egiteko neurriak ezarri izana, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan ezarritako baldintzei jarraiki.
  • Armagintza, ausazko joko, tabako, higiezinen sustapen edo finantza-sustapenaren sektoreetakoa ez izatea, edo ez garatzea animalia biziak esperimentuak egiteko edo xede zientifikoetarako erabiltzen dituen jarduerarik, edo ingurumenean kalteak eragiten dituen jarduerarik, baldin eta eragin horiek oso neurri apalean soilik arindu edo konpentsatu badaitezke.
  • Giza eskubideen urraketak, ustelkeria edo ingurumen- eta gizarte-kalteak bezalako printzipioak urratzen dituzten ekintzen alde egiteko edo konplize izateko arrisku onartezina dakarten jardueratan ez aritzea.
  • Eskatzaileek jakinarazi behar dute abalaren bidez finantzagarria den gastu bera ordaintzeko beste dirula­guntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez.

Kostu finantzakorrak

Finantza-bermeen bidez finantzatu ahal izango da energia-kontsumo handiko enpresa ertainek (ETE) eta kapitalizazio ertaineko enpresek (MidCap) energia epe luzera salerosteko kontratu bat dela medio gain hartutako ordainketa konpromisuak ez ordaintzeko arriskua.

Bermearen baldintzak

FEIri dagokio aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzea, abala eman aurretik, eta autonomoa izango da jasotzen dituen abal-eskaerak onargarrriak diren ala ez erabakitzerako orduan, bai eta beharrezkotzat jotzen dituen kontrabermeak eskatzeko ere; horretarako, ohiko finantza-jardueran erabiltzen diren azterketa- eta erabaki-irizpideak aplikatuko ditu. Abalaren baldintzak hauek izango dira:

  • Energiaren epe luzerako salerosketa-kontratuaren zenbatekoaren % 80ko gehieneko esposizio-muga.
  • Abal bakoitzeko onartutako arriskua: gutxienez 1.500.000 euro eta gehienez 5.000.000 euro.
  • Epea: gehienez, 10 urte.
  • Kostua: Abal-emaile pribaturen bat egonez gero, abal-emaile pribatuen baldintzak errepikatu ahal izango dira, betiere pari passu baldintzetan egiten badira. Bestela, eskatzaileari legokiokeen kostua aplikatuko da, EE Itunaren 87. eta 88. artikuluak berme gisa emandako estatu-laguntzei aplikatzeari buruzko Batzordearen Komunikazioaren arabera (2008/C 155/02).

 Neurria indarrean egongo da abalen finantza-lerroaren zenbateko osoa agortu arte, edo 2024ko abenduaren 31ra arte.

Interesa duten enpresek FEIra bidali beharko dituzte eskabideak, FEIren web orri honetan adierazitako edozein bide erabiliz.

Eskaera aurkezteak linearen baldintzak, betebeharrak eta betekizunak onartzen direla suposatuko du.


 

Azken aldaketako data: